Ekonomia -
Uztaileko datuak
Estatuko defizita % 19 murriztu da urteko lehen seihilekoan
Juan Manuel Lopez Carbajo Espainiako Ogasun idazkariak esan du, defizitaren arloan, Espainiako Gobernuak ezarritako helburua "bete" egingo duela.
Erredakzioa
Estatuko defizita % 18,9 murriztu da urteko lehen seihilekoan, iazko epe berdinarekin alderatuta. Gastuei zuzendutako kopuruaren % 15eko jaitsiera izan da beherakada honen arrazoi nagusia.
Juan Manuel Lopez Carbajo Espainiako Ogasun idazkariak esan du, defizitaren arloan, Espainiako Gobernuak ezarritako helburua "bete" egingo duela.
Hala ere iazko datuak eta 2011koak alderatzea "oso zaila" dela esan du, erkidegoen finantzazio sistema berria martxan jarri bait dute.
Urteko lehen seihilekoan Estatuko defizita 24.132 milioi eurotan kokatu da, Barne Produktu Gordinaren %2,21.