Ekonomia -
EAEko zerga sistema
Gauzak hobeto egin zitezkeela uste du Eusko Jaurlaritzak
Egoera hau "duela urte asko bideratu ahal" izan zela adierazi du Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak. "Gauzak ondo egiten ez direnean, ez dira ongi ateratzen", erantsi du.
Erredakzioa
''Euskal opor fiskalak" legez kanpokoak direla berretsi du gaur EBk. Zentzu horretan, "gauzak hobeto egin" zitezkeela uste du Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak. Egoera hori "duela urte asko bideratu ahal" izan zela gaineratu du Aguirrek.
"Gauzak ondo egiten ez direnean, ez dira ongi ateratzen", esan du Aguirrek EBko Justizia Epaitegiak gaur igorritako epaiari erreferentzia eginez. 90ko hamarkadan enpresa berriei laguntzak eman zizkieten EAEn, ''opor fiskalen" bidez. Azken bi neurriak legez kanpokoak direla berretsi du auzitegiak gau.
Gai horrek sortutako egoera "latza" dela adierazi du Ekonomia sailburuak. Izan ere, Europak ezarritako zigorrak 40 milioi euroak gainditzen ditu dagoeneko, Aguirrek azaldu duenez.
"Gaia oso serioa da eta kezkatzen gaitu", adierazi du sailburuak.