Ekonomia -
Biztanleria aktiboaren inkesta
Langabezia tasa % 11,6koa da Euskadin, 1.100 langabe gutxiagorekin
Hala ere, duela urtebete baino 12.600 langabe gehiago dago. Espainian ere langabeziak behera egin du azken hiruhilekoan eta langabezia tasa % 20,89koa da.
Erredakzioa
Euskadin 1.100 langabe gutxiago daude 2011ko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino % 0,86 gutxiago. Langabezia tasa, berriz, % 11,6an dago.
Estatistika Institutu Nazionalak zabaldutako Biztanleria aktiboaren inkestaren arabera, ekaina bukatzean 122.400 pertsona lanik gabe zeuden, aurreko urtean baino 12.600 gehiago.
Espainian, % 20,89ko langabezia
2011ko bigarren hiruhilekoan 76.500 langabe gutxiago zenbatu dituzte. Gauzak horrela, guztira 4.833.700 pertsona daude lanik gabe eta langabezia tasa % 20,89koa da, aurreko hiruhilekoan baino lau hamarren gutxiago.
Gainera, urteko bigarren hiruhilekoan 151.400 pertsona gehiago zenbatu dituzte lanean; guztira 18.303.000 pertsonak zuten lana. Jarduera-tasa, berriz, % 60,12koa izan da.
Era berean, 1.367.500 familiak dituzte kide guztiak langabezian, aurreko hiruhilekoan baino 18.500 gutxiagok. Kide guztiak lanean dituzten familiak, berriz, 9.161.100 dira, aurrekoan baino 95.000 gehiago.