Ekonomia -
Langabeziak behera egin du
Zabaleta: 'Datua espero genuen, baina erne egon behar dugu'
"Krisia argi eta garbi gainditzeko ekonomia eta KPI hazi egin behar dira", gaineratu du Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak Radio Euskadin egindako elkarrizketan.
Erredakzioa
Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuaren arabera, bigarren hiruhilekoan izandako langabeen jaitsiera "aurreikusitako datua" zen eta "erne egoten" jarraitu behar dugula gaineratu du "batez ere, euskal ekoizpen sarea indartuz eta okupazioa eta prestakuntza bultzatuz".
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Zabaleta itxaropentsu agertu da uztaileko datuei dagokienez eta hilabete honetakoak "onak izatea eta jaitsiera bat adieraztea" espero du.
"Ahaleginak areagotzen jarraitu behar dugu", esan du sailburuak eta gaurko datuak "albiste ona" direla onartu arren, erne egoten jarraitu behar dugugila esan du, okupazioa eta prestakuntza indartu eta "lanik ez dutenak enplegu bat lortzeko gertuago egon daitezen".
Euskadin "Estatuaren langabezia tasaren erdia" dugula azpimarratu du Zabaletak, "ondorioz, Europako herrialdeen maila berberean gaude".