Ekonomia -

Lan-istripua

Langile bat hil da Zumarragan pieza bat gainean erorita

Arcelor Mittalen lantegian jazo da ezbeharra. Pisu handiko zenbait pieza, antza denez barra metalikoak, erori eta horietako batek 56 urteko langilea harrapatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

56 urteko langile bat hil da gaur pisu handiko pieza bat gainean erorita. Langilea Zumarragako (Gipuzkoa) Arcelor Mittal lantegian lanean ari zen, Herrizaingo Sailak eta suhiltzaileek jakitera eman dutenez.

15:30 aldera gertatu da ezbeharra. Pisu handiko zenbait pieza, antza denez barra metalikoak, erori eta horietako batek langilea harrapatu du.

Ertzaintza, Osalaneko ikuskatzaile bat eta Gipuzkoako suhiltzaileak bertaratu dira. Gorpua erreskatatu behar izan dute piezaren azpian geratu delako.

Gorpua Donostiako Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Uztailean enpresa horretan gertatzen den bigarren istripu larria da. Uztailaren 10ean leherketa bat jazo zen galdategi batean eta langile bat larri zauritu zen. Beste lau langilek zauri arinak izan zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea