Ekonomia -

Irabazien jaitsiera

HSBC banku britainiarrak 10.000 langile kaleratuko ditu mundu osoan

Irabazien jaitsierak gainontzeko banku britainiarrei ere eragin diezaieke, besteak beste; Lloyds, Royal Bank of Scotland eta Barclayri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

HSBC banku britainiarrak astelehenean,iragarriko du mundu osoan 10.000 langile kaleraketuko dituela, Skynews telebista katearen arabera. Honekin batera, azken seihilekoaren emaitza "etsigarrien" berri ere emango du.

Bankuak 300.000 langile baino gehiago ditu eta Stuart Gulliver kontseilari delegatu berriak ezarritako planaren arabera, kaleraketak datorren urtean egiteko asmoa dute.

HSBCk urteko lehen seihilekoari dagozkion emaitza "etsigarriak" astelehenean aurkeztea espero da. Guztira 1.090 millioi dolarreko irabazi gordina (757 milioi euro inguru) izan dute. Joan den urteko seihileko berdinean, berriz, 1.110 milioi dolarreko (771 milioi euro inguru) irabazia izan zuten.

Irabazien jaitsierak gainontzeko banku britainiar handiei ere eragin liezaieke, besteak beste; Lloyds, Royal Bank of Scotland eta Barclayri. Horiek datorren astean iragarriko dituzte urteko lehen seihilekoan lortutako emaitzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea