Ekonomia -

Ibilgailuen merkatua

Autoen matrikulazioak % 4 jaitsi dira uztailean, Espainian

Autoen salmenta kopurua berriz jaitsi da, hamahirugarren hilabetez jarraian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autoen salmentek behera egin dute uztailean. Guztira 78.913 auto saldu dira uztailean, 2010eko hilabete berean baino % 4 gutxiago.

Automobilen fabrikatzaileen elkarteak (Anfac) eta automobilen saltzaileen elkarteak (Ganvam) adierazi dutenez, “efektu estatistikoa” da zenbateko hori, konparaketa joan den urteko uztailarekin egiten baita eta joan den urtea oso txarra izan baitzen auto salmentei dagokienez (% 24,07 jaitsi ziren).

Uztaila auto gehien saltzen diren hilabetea bada ere, aurten oso matrikulazio gutxi izan dira. Krisiaren aurreko urteetan saltzen zirenen erdiak baino gutxiago saldu dira. Hamahirugarren hilabetez jarraian jaitsi dira autoen salmentak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea