Ekonomia -

Merkataritza-balantzea

Euskadiko esportazioak % 22 hazi ziren maiatzera bitartean

Esportazioek % 43 egin zuten gora Araban, % 19 Gipuzkoan eta % 12,9 Bizkaian. Bizkaiko esportazioek Euskadiko esportazio guztien % 42,5 suposatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko esportazioek % 21,7 egin zuten gora maiatzera arte, Bilboko Merkataritza Ganberak jakitera eman duenez. Esportazioak % 43 hazi ziren Araban, % 19 Gipuzkoan eta % 12,9 Bizkaian.

Maiatzera bitartean, Bizkaiko esportazioek 3.572 milioi euro zenbatu zituzten. Inportazioek, berriz, 5.055 milioi euro egin zituzten, urteko tasak % 33,5 gora eginez. Urteko lehen bost hilabeteetan, Bizkaiko esportazioak Espainiar Estatu mailako salmenten seigarren postuan izan dira, Bartzelonaren, Madrilen, Valentziaren, Pontevedraren eta Zaragozaren atzetik.

Bizkaiko esportazioek Euskadiko esportazio guztien % 42,5 suposatu dute; inportazioek, berriz, % 66,9.

Petrolioaren produktuekin lotutako esportazioak bikoiztu egin dira eta inportazioak % 46,5 hazi dira. Kanpora begira, hazkunderik handiena izan duten alorren artean "makineria eta tresnak" aurki dezakegu. Alor hau % 28,2 hazi da. "Garraioen materialekin" eta "kimika, kautxurekin eta plastikoarekin" lotutako esportazioek, ostera, beherakada nabarmena izan dute, % 930,2 eta % 22,2, hurrenez hurren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea