Ekonomia -

Langabeziaren jaitsiera arina

4.317 langabe gutxiago izan dira uztailean EAEn

Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, 2005eko uztailetik langabeen kopuruan izandako "beherakada handiena" izan da. 140.097 langabe izan ziren uztailean EAEn, eta Espainian 42.059 (% 1,02) gutxiago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabeen kopuruak behera egin du EAEn; 4.317 pertsona gutxiago izan ziren uztailean langabeen zerrendan, aurreko hilabetean baino % 2,99 gutxiago. Guztira 140.097 langabe izan ziren uztailean EAEn, Lan eta Immigrazio Ministerioak jakinarazi duenez.

Iazko uztaileko datuekin alderatuta, langabeen kopuruak gora egin du: 14.265 (% 11,34) langabe gehiago izan dira.

Bizkaian izan da langabezia tasaren beherakada handiena; % 3,20, ekainarekin alderatuta. 2.598 langabe gutxiago izan dira, eta guztira 78.500 pertsona daude lanik gabe. Iazko uztaileko datuekin alderatua, 9.537 (% 13,83) langabe gehiago daude.

Gipuzkoan langabeziak % 3,15 egin du behera, eta 1.302 langabe zenbatu dituzte uztailean. Guztira, 40.172 langabe daude Gipuzkoan, iazko uztailean baino % 5,69 (2.164) gehiago.

Araban, berriz, 21.425 langabe zenbatu zituzten uztailean, aurreko hilabetean baino 417 (% 1,91) gutxiago. Urteko garapenari begira, langabeziak % 13,59 (2.564) egin du gora azken urtean Araban.

EAEko langabeen kopuru osotik 73.886 gizonak dira eta 66.211 emakumeak. Bestalde, 11.210ek 25 urte baino gutxiago dituzte.

Sektore guztietan jaitsi da langabe kopurua, baina, batez ere, zerbitzuetan: ekainean baino 2.577 langabe gutxiago daude sektore horretan.

Industrian 960 langabe gutxiago izan ziren, eta 21.815 langabe daude guztira ekonomia jarduera horretan.

Eraikuntzan, 727 langabe gutxiago jaso dituzte, eta, guztira, 16.580 daude.

Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, 2005eko uztailetik langabeen kopuruan izandako "beherakada handiena" izan da.

4.079.742 langabe

Langabeen kopuruak 12 autonomia erkidegotan egin du behera, batez ere Galizian (% 4,52), Kantabrian (4,25) eta EAEn (% 2,99). Kanarietan eta Aragoin gora egin du, % 0,66 bietan.

Espainian 42.059 (% 1,02) langabe gutxiago izan ziren uztailean, eta 4.079.742 pertsona guztira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea