Ekonomia -
Zorraren krisia
Gobernuak bigarren Ministro Kontseilu bat egingo du
Bilera berri horri esker, Gobernuak epeak bete ahal izango ditu, eta aldi baterako kontratazioa aldatu eta lan gehiago sortzeko dekretua iraila baino lehen onartzeko aukera izango du.
Erredakzioa
Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuak, abuztuaren 19koaz gain, bigarren Ministro Kontseilu bat egingo du, hilaren 26an. Bilera horretan, neurri ekonomiko gehiago adostuko dituzte, krisiari aurre egiten jarraitzeko, Ramon Jauregi Presidentziako ministroak adierazi duenez.
Bi kontseiluen helburua neurri ekonomikoak adostea izango da, baina ministroak ez ditu horiek zehaztu nahi izan. Hala ere, ziur asko, farmaziako gastu sistema aldatzeko lege-dekretu bat proposatuko duela adierazi du eta, horrez gain, Sozietateen gaineko Zerga ere aldatuko dutela esan du.
Gainera, Jauregik azaldu duenez, baliteke enpleguarekin erlazionatutako beste lege-dekreturen bat ere eztabaidatzea.Bilera berri horri esker, Gobernuak epeak bete ahal izango ditu, eta aldi baterako kontratazioa aldatu eta lan gehiago sortzeko dekretua iraila baino lehen onartzeko aukera izango du.
Zehazki, Gobernuaren helburua enpresariak lanaldiaren % 10 legez kontra banatzea ekiditea da eta egindako lan orduak erretiro pentsioan era egokiagoan biltzeko.
Gobernuaren helburua enpresariak lanaldiaren % 10 legez kontra banatzea ekiditea da eta langilearen lan orduak erretiro pentsioan era egokiagoan biltzea.
Zehazki, Gobernuaren helburua enpresaburuek beharginen lanaldiaren % 10 bere beharren arabera banatzea da, horrela pentsioan sari handiagoa lortuko dute langileek beren lan orduen ordainetan.
Gainera, dekretu horrek aldi berean ikasteko eta lan egiteko aukera emango die 20 urteko edo gutxiagoko gazteei. Horrez gain, trebakuntza programak egiten dituzten langabeentzat 400 euroko diru-laguntza handituko du, Soldataren Bermearen Funtsak kaleratzeen kalte-ordaina ordaintzeko epea 2013ra arte luzatuko du eta aldi baterako kontratuak mugagabe egiteagatik emandako pizgarriei eutsiko die.