Ekonomia -
Saio erabakigarria
Ibex 35ek % 0,3 behera egin du burtsako saio erdian
Altxorrak saldu behar dituen bonoen eta Europako Banku Zentralaren bileraren zain, Ibex 35a baikor agertu da atzo gutxieneko maila jaso ostean.
Erredakzioa
Ibex 35ek % 0,3 behera egin du saio erdian, eta 9.012ko mailan kokatu da, Espainiako Altxorraren bonoen (3.500 milioi euro) salmenta arrakastatsua izan arren.
Ibex 35ek baikor hasi du saioa eta balore guztiek gora egin dute saio hasieran, atzo 9.037,7 puntuan kokatu ostean, 2010eko ekainetik izandako mailarik baxuena. Hala ere, saio erdian hustu egin da eta behera egin du.
Ildo horretan, Europako Banku Zentralak egoera ekonomikoa aztertzeko bileraren eta Jean Claude Trichet EBZko presidentearen hitzen zain daude. Baliteke urte bukaera baino lehen interes-tasen igoera atzeratzea eta herri kaltetuen zorra erostea.
Europan ere, burtsek behera egin dute saio erdian.