Ekonomia -

Bidegabeko lehia

3,2 milioi euroko zigorra Gas Naturali, Iberdrola oztopatzeagatik

Lehiaren Batzorde Nazionalak ikerketa hasi zuen 2009an, Iberdrolak lehiaren aurkako jardueragatik Gas Natural salatu ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehiaren Batzorde Nazionalak 3,2 milioi euroko zigorra jarri dio Gas Natural enpresari Iberdrolari gas naturala merkaturatzea oztopatzeagatik.

2009an, Iberdrolak lehiaren aurkako jardueragatik Gas Natural salatu ostean, Batzordeak ikerketa hasi zuen.

Alde batetik, Lehiaren Batzordeak Gas Naturalek bezeroei Iberdrolaren bezeroak izateko aukera bi urtez ukatzea zigortu du.

Horrez gain, Batzordeak gas naturalek 2009an martxan jarri zuen komunikazio kanpaina bat ere zigortu du. Ekimen horretan, Gas Naturalek etxeetako bezeroei, bost milioi bezero ingururi, eskutitzak bidali zizkien "hornitzaile aldaketak ekiditeko" eta "lehiakideen fidagarritasuna zalantzan jartzeko".

Gas Naturalek helegitea aurkeztuko du; izan ere, telefono bidezko kontratazioari buruzko legedi zehatzik ez zegoela adierazi du. Komunikazio kanpainari dagokionez, kontsumitzaileei engainagarria izan daitezkeen jardueren berri emateko erantzukizuna defendatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea