Ekonomia -

Analisia

Inperioaren arazo ekonomikoak

AEBek azken hamarkadetan, Vietnamen, Kuwaiten, Iraken, Afganistanen eta beste hainbat tokitan gerretan parte hartuz, egindako gastu militar burugabeak defizit publiko ikaragarria sortu du.

Jesus Torquemada, nazioartean aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioartean aditua. Argazkia: EITB
Jesus Torquemada, nazioartean aditua. Argazkia: EITB

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Historiako inperio gehienak arazo ekonomikoen ondorioz erori ziren. Une jakin batean gastu militar kontrolaezinak egin behar izaten zituzten, inperioari eusteko, eta, maila horretan jarraitzeko, zergak igo behar zituzten; diruak balioa galtzen zuen, inflazioak gora egiten zuen eta, azkenean, denak eztanda egiten zuen.

Baliteke AEBetan antzeko zerbait gertatzea. Azken hamarkadetan, Vietnameko, Kuwaiteko, Irakeko eta Afganistango gerretan sartuta, gastu militar handia izan dute eta horrek defizit publiko handia eragin du.

Bestalde, AEBek esportatzen dutena baino askoz gehiago inportatzen dute, eta horrek defizit handia eragiten du merkataritza balantzan. Beste edozein herri porrot ekonomikoan egongo litzateke egoera ekonomiko horretan.

AEBek, ordea, trikimailu sinple bati esker egiten diote aurre defizit handi horri: dolarrak, inperioren moneta, sortzeko makina eurek dute. Guztiek erabiltzen dute dolarra nazioarteko salerosketetarako, eta, halaber, guztiek erosten dute AEBetako zor publikoa.

Horrela ordaindu du Washingtonek gastu militarra, baina, funtsean, denek zekiten egoera eutsiezina zela.

Estatu Batuek kontuak orekatu behar dituzte; bestela, lehenago edo beranduago, dolarra baliorik gabeko paper bilakatuko da. Txinak jakinaren gainean jarri du Washington, mehatxu eginez ia-ia; 1,2 bilioi dolar ditu Txinak eta diru horren zati handi bat galtzeko beldur da orain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea