Ekonomia -

Koronabirusa

Aburto: "Inork ez daki zer gertatuko den BBK Live eta Aste Nagusiarekin"

Bilboko alkateak ez dio uko egiten Zorrotzaurre lanei edo AHTaren sarbideari, baina finantzaketa gizarte, merkataritza eta kultura sailetara iraultzea eskatu du.

Juan Mari Aburtok aitortu du Bilboko ekitaldi handiak arriskuan daudela. Argazkia: Euskadi Irratia
Juan Mari Aburto Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan
Juan Mari Aburtok aitortu du Bilboko ekitaldi handiak arriskuan daudela. Argazkia: Euskadi Irratia

Radio Euskadi | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Bilbok egunotan duen irudia tristea da", esan du Juan Mari Aburtok. Bilboko alkatea kezkatuta dago "ziurgabetasuna, aholkulari txarra delako", eta osasun publikoak eta ekonomikoak "egoerak konpondu eta ondorioak gutxitzeko" lan egiten dihardutela gaineratu du.

Hiriko hirugarren sektorea egoera zailean dagoela azaldu du. "Merkataritza eta ostalaritza ukituta daude. Alokairuak zama bat dira, asko itotzen ari dira. Asteak daramatzagu sektorearekin lanean, neurri sorta bat diseinatzeko, jarduerari berrekitea hain traumatikoa izan ez dadin".

Aburtok aitortu du Bilboko ekitaldi handiak arriskuan daudela, eta osasun agintarien erabakiei baldintzatuta: "Ez dakigu zer gertatuko den BBK Livekin edo Aste Nagusiarekin. Zerbait egiteko aukera badago, horretan lan egingo dugu". Europako beste eredu batzuk behatzen ditu, eta "normaltasunera itzultzea" pandemia aurreko etaparen desberdina izango dela aitortu du.

Bestalde, alkateak azaldu duenez, onartu berri diren aurrekontuak aldatu beharko ditu Udalak. "Zerga bilketa erori egingo da. Aurrekontua murrizteko eta berregokitzeko jardunak behar ditugu: zerga arloa, saltoki eta ostalarientzako programak, kultur sektorea eta gizarte ekintza indartzea". Hala eta guztiz ere, "ez die uko egiten" AHTren sarbideari eta Zorrotzaurreko birmoldaketari, baina "hilabeteetako" atzerapenak izango direla onartu du.

Bizkaiko zahar egoitzetan COVID-19k eragindako ehunka hildakoen inguruan galdetuta, Aburtok ez du inolako autokritikarik egin: "Harro egon behar dugu gure gizarte zerbitzuez. Ikusi behar da zertan hobetu daitekeen". Haren ustez, "ez da langileen kopurua handitzea planteatzeko unea, zergekin ordaindu behar delako".

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak BBK Live Jaialdia Bilboko Aste Nagusia Bilboko azken albisteak Gaixotasunak argazkiak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusaren Eris aldaera gaur