Ekonomia -
FACUAren datuak
Donostia, taxien tarifa garestienen artean hirugarren hiriburua
Lehenengo bi postuetan Tarragona eta Toledo daude. Facua federazioaren ikerlan batek 45 hiriburutako taxien tarifak aztertu ditu, eta horietatik 35etan igo egin direla nabarmendu du.
Erredakzioa
Donostia taxien tarifa garestienak dituen hirugarren hiria da, Tarragona eta Toledoren atzetik, hurrenez hurren, FACUAk egindako azterketa baten arabera.
Gainera, kontsumitzaileen federazioak salatu duenez, Espainiako hiriburuetako prezioen arteko aldea % 134koa da, eta horrek "ez dauka justifikaziorik". Horrez gain, Udalek sektore horretan onartzen dituzten emakidak "gehiegizkoak" dira, kontsumitzaile taldearen iritziz.
Ruben Sanchez FACUAko bozeramaileak urtero taxien tarifei buruz egin ohi duten ikerketa aurkeztu du Sevillan, prentsaurreko batean.
Facuaren ikerketak 45 hiriburutako taxien tarifak aztertu ditu, eta horietatik 35etan igo egin direla nabarmendu du; % 2,8koa izan da, batez beste, igoera, azkeneko KPIrena baino lau hamarren handiagoa.
Prezio baxuenak Kanaria Handian, Arrecifen eta Tenerifen daude. Tarragonan gauez 6 eurogatik egiten den ibilbide bat 2,80 euroren truke egin daiteke Kanaria Handian.
Gainera, Sanchezek adierazi duenez, ez da ona taxien zerbitzuak, kontzesio administratiboa denak, egun eta ordutegi jakin batzuetarako gehigarri espezifikoak eskatzea ibilgailu gutxiago daudela arrazoituta.