Ekonomia -

Iruzur fiskala

Enpresa handiek 42.700 milioi euro iruzur egiten dituzte urtero

Ogasun Ministerioren hitzetan, Espainian iruzur egiten denaren ia % 72a da, eta enpresa txiki eta ertainek iruzur egiten dutena baino hiru aldiz gehiago da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enpresa handiek eta aberatsek 42.711 milioi euro iruzur egin zituzten 2010ean; Espainian iruzur egindako % 71,8. Gainera, enpresa txikiek eta ertainek iruzur egiten dutena baino hiru aldiz gehiago da, Ogasun Ministerioaren Iruzurraren aurkako txostenaren datuen arabera.

Enpresa txiki eta ertainek eta autonomoek 16.261 milioi euro iruzur egin zuten. Partikularren iruzurra (gainbalioa, alokairuak, lan-errentak edo kapitala), aldiz, 1.543 milioi euro inguru izan zen. Guztira, 59.515 milioi euro dira, lanean egiten den iruzurraren (30.000 milioi euro) ia bikoitza.

Hori horrela, "ardura soziala eta enpresa handien parte hartzea" eskatu dute Ogasun Ministeriotik krisi ekonomikoa gainditzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea