Ekonomia -
Finantza krisia
Salgadok atzeraldian sartzeko aukera baztertu du
Hala ere, zor publikoaren krisiak eraginak izango dituela aitortu du Ekonomia ministroak eta dagoeneko motelaldiaren adierazgarriak sumatzen dira.
Erredakzioa
Elena Salgado Espainiako Ekonomia ministroak "erabat" baztertu du ekonomia atzeraldian sartzeko aukera, baina zor publikoaren merkatuetako ezegonkortasunak ekonomian eragina izango duela aitortu du, eta dagoeneko motelaldiaren inguruko adierazgarriak somatzen direla azaldu du.
"Ez dago dudarik eragina izango duela, eta ezegonkortasunak zenbat eta gehiago iraun eraginak handiagoak izango dira", esan du Salgadok. Hala, Espainiako Bankuak joan den astean emandako datuek Espainiako ekonomiaren hazkuntzaren "motelaldia" islatzen dutela adierazi du. Hala ere, Exekutiboak Barne Produktu Gordina % 1,3 haziko den aurreikuspena mantentzen du eta ez deritzo beharrezkoa makroekonomiaren aldagarriak berriskutea.
Salgadoren ustez, datozen egunetan Espainiako arrisku sariak (Inbertsoreek Espainiako zorrari alemaniakoarekin alderatuta exijitzen dioten errentagarritasuna) beheraka jarraitu beharko luke, jasandako hazkuntzak ez baitie ekonomiaren arrazoiei erantzuten.
Hala, Espainiako zorragatik ordaintzen atzo ordaindu zen interes tipoa (10 urterako bonoetan % 5) baino "askoz baxuagoa" izan beharko lukeela dio.
Halaber, Europako Banku Zentralak Espainiako zorran esku hartu izanak arrisku saria jaitsiarazten lagundu duela aitortu du.