Ekonomia -

Datu ofizialak

Etxebizitzen salerosketa % 33,4 jaitsi da ekainean, Euskadin

Urteko seigarren hilabetean 1.183 salerosketa egin dira, horietatik 1.000 etxebizitza libreari dagokio eta 183, aldiz, babestutako etxebizitzari. Estatuan, jaitsiera % 22,9koa izan da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzen salerosketak behera egin du Euskadin ekainean, % 33,46, iazko ekaineko datuekin alderatuta, batez ere etxebizitza berrian eta erabilitakoan izandako jaitsierek bultzatuta: % 40,7 eta % 26,7, hurrenez hurren.

Beheranzko joerarik handiena babestutako etxebizitzen merkatuan izan da, % 61,1 jaitsita. Etxebizitza libreen salmentak ere behera egin du % 23,4.

Estatistika Institutu Nazionalak (EIN) ateratako datuen arabera, urteko seigarren hilabetean 1.183 salerosketa egin dira, horietatik 1.000 etxebizitza libreari dagokio eta 183, aldiz, babestutako etxebizitzari.

Guzti horietatik, 678 erabilitako etxebizitzak ziren eta 505 berriak.

Estatuan, % 22,9ko jaitsiera

Etxebizitzen salerosketak behera egin du ekainean % 22,9, iazko hilabete berberarekin alderatuta. Guztira, 28.612 salerosketa egin dira.

Estatistika Institutu Nazionalak (EIN) ateratako Jabegoaren Eskubideen estatistiken arabera, salerosketen % 51,3 erabilitako etxebizitzena dira eta % 48,7a etxebizitza berriena.

Ekaineko zifrek maiatzekoekin alderatuta jaitsiera bat erakusten dute. Maiatzean 30.797 operazio egin ziren eta martxoan eta apirilean izandako jaitsierekin bukatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea