Ekonomia -

Abiada hartu du

Espainiako burtsak gora egin du, bederatzi saio behera egin ostean

Ibex 35ek % 3,56 puntu egin du gora, urtarriletik ezagutzen ez zuen gorakadarik handiena. Halaber, Europako gainerako burtsek gora egin dute. Wall Streetek % 3,95 gora egin du.

Ibex 35. Argazkia: Efe.
Ibex 35. Argazkia: Efe.
Ibex 35ek irabaziekin bukatu du saioa

01:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako burtsak % 3,56ko gorakada handiarekin (urteko bigarren handiena) itxi du saioa, eta Ibex 35a 8.249,4 puntuko mailan jarri da. Selektiboak azken bederatzi saioetan izandako beheranzko joera utzi du eta abuztuko murrizketa indartsua (% 14,3an kokatu da) arindu du. Ostegun hau saio aldakorra izan da, gora-behera handiekin. Asteazkenean behera egin ondoren, Ibex 35ek % 3 irabazi du 8.000ko mugan kokatuz, baina ezin izan dio erreboteari eutsi eta, beste behin, gorriz jantzi da; 7.000 puntuko mailan jarri da. Ezegonkortasunak eta Frantziaren inguruko zalantzek gogor jo dute saioaren lehen zatian, baina Wall Streeten goranzko joerako irekierak eta bankuen igoerak Ibex 35a bultzatu dute, beste saio ikaragarri batean. Halaber, gainerako Europako burtsek irabaziak izan dituzte gaurko saioan, baina Madrilgoak, Milanekin batera, gorakada handiena izan du. Wall Streetek % 3,95 gora egin du.

Arrisku Saria

Espainiako arrisku sariak behera egin 268, 8 punturaino, azken hilabetean izan duen mailarik txikiena, eta Europako Banku Zentralak zorra erostea erabaki ostean.

Merkelen eta Sarkozyren arteko bilera

Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerra datorren abuztuaren 16an bilduko dira euroguneko gobernantzari buruz eztabaidatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea