Ekonomia -
Analisia
Beheranzko espekulazioa geldiarazi behar da
Espainia, Frantzia, Italia eta Belgikako burtsetan "epe motzeko" operazioak dira gobernu europarrek erdiz-erdi jo behar dituztenak. Halako neurriak hartu behar dira.
Jesus Torquemada
"Epe motzeko" operazioa zera da: dirua irabaztea zeurea ere ez denaren bidez. Honela egiten da: norbaiti eskatzen diozu maileguan uzteko konpainia jakin bateko akzio batzuk. Jo dezagun akzio bakoitzak 20 euro balio duela, baina zuk, hasteko, ez duzu ezer ordainduko. Berehalakoan, akzio horiek salgai jartzen dituzu. Akzio asko baldin badira, edo beste norbaitzuekin bat etortzen bazara akzio guztiak batera salgai jartzeko, horrek esan nahi du bat-batean konpainia horren akzio andana izango dela saltzeko prest. Beraz, eskea baino handiagoa da eskaintza, eta horrek prezioak jaitsi arazi egiten ditu.
Ordu batzuk geroago, zer gertatzen da? Demagun akzioa 16 eurora jeitsi dela. Prezio horren truke erosten duzu eta mailegua utzi dizunari itzultzen diozu. 4 euro irubazi dituzu akzio bakoitzeko, edo hobeki esanda, gutxixeago, mailegu-emaileari ordaindu behar diozun parte txikia kenduta. Hori ez da inbertitzea. Hori apustua jokatzea da. Beraz, hasieran aipatutako neurriak lehenago erabaki behar zituzten gobernuek.