Ekonomia -

Kutxen bat-egitea

BBK-k 28.683 milioi euro jarriko ditu aktibotan entitate berrian

Vital Kutxak, berriz, 8.200 milioi euro inguru jarriko ditu. Bestalde, Kutxak jakinarazi du datorren irailaren 23an egingo duela ezohiko batzar nagusia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vitalek, berriz, 8.200 milioi euro inguru. Kutxak, bestalde, datorren irailaren 23an egingo du ezohiko batzar nagusia. BBK-k 28.633 milioi euro jarriko ditu aktibotan bat-egitea aurrera joanez gero sortuko den entitate berrian, hau da, Kutxa Banken. Vitalek, berriz, 8.200 milioi euro jarriko ditu. Aktibotan emango duten kopuru zehatza gaur ezagutarazi dute, eta aldi berean, aurreikusi bezala, ezohiko batzarra irailaren 16rako deitu duteKutxak, bestalde, datorren irailaren 23an egingo du ezohiko batzar nagusia, hala jakinarazi du gaur Xabier Iturbe presidenteak, ohar batean. BBK-ko eta Vital Kutxako batzarrek ez dute operazioa adosteko arazorik izango, izan ere, beharrezkoak diren 67 bozkak bermatuta dituzte. Kutxak, ordea, 58 boto baino ez ditu, eta CC.OOren eta Pixakanakaren jarrerak funtsezkoak izango dira proiektua aurrera ateratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea