Ekonomia -
Italiako murrizketa neurriak
Italiako sindikatuak, oposizioa eta patronala, murrizketaren aurka
"Neurri bidegabeen" aurkako greba orokorra egingo dutela aurreikusi dute Italiako sindikatuek.
Erredakzioa
Italiako sindikatuak, oposizioa eta patronalak, gobernuak ostiralean onartutako murrizketa planaren aurka agertu dira. Haien ustez ahulak eta erdi mailako klaseak izango dira hunkituenak.
Italiako gobernuak 45.500 milioi euroko murrizketa onartu du. Honekin ekonomia onbideratu nahi du 2013rako eta herrialdeko finantza publikoak pairatzen ari diren egoerari buruz merkatuek duten ezinegona lasaitu nahi du.
Sussana Camusso Italiako Lanaren Konfederazio Orokorraren buruak adierazi du "neurri bidegabeen" aurkako greba orokorra egingo dutela abuztuaren 23an, Italiako Langileen Sindikatuen Konfederazioa (CISL) eta Italiako Langileen Batasuna (UIL) sindikatuekin batera.
Oposizio, patronal eta sindikatuen ustez "beste behin ere ahulenak, zergak ordaintzen dituztenak, jipoituak izan dira".