Ekonomia -

Ibex indizea % 0,71 igo da

Lasaitasuna nagusi Europako burtsetan, aste kritikoaren ostean

Asiako burtsek ere igoera orokorrak izan dituzte, nazioarteko burtsetan normaltasuna nagusi zela ikusita.

Burtsa. EFE
Burtsa. EFE
Burtsa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako burtsa % 0,71 igo da 8.700 puntuko maila errekuperatuta. Igoera hori balore handiek erakutsitako jarrera onak eta Wall Streetek irekieran izandako igoerak bultzatu dute.New Yorkeko burtsan eragin nabarmena izan dute enpresen arteko salerosketek.

Gauzak horrela, irabaziak banatu dituzten hirugarren saioa izan da astelehen honetakoa. Espainiako burtsaren indize nagusiak, Ibex 35ak, 61,70 puntu irabazi ditu, % 0,71, 8.709 puntura iritsi arte. Aurten pilatutako galerek, aldiz, behera egin dute, %11,67ra.

Europako burtsa nagusienetan ere igoerak nagusitu dira: Paris % 0,78 igo da, Euro Stoxx 50 indizea, % 0,74; Londres, % 0,57 eta Frankfort % 0,41. Euroa 1,445 dolarrean da eta Milaneko burtsa, berriz, itxita egon da.

Wall Street, gorantza

Wall Streeten ere igoera sendoekin hasi dute saioa, eta amaieran Dow Jones indize nagusia % 1,9 irabazi du, Google teknologia erraldoiak Motorola Mobility erosteko ezusteko erabakiak bultzatuta.

New Yorkeko burtsak atzean utzi nahi ditu iragan asteko ezegonkortasuna eta urduritasuna. Orduan Dow Jones indizeak 400 puntuko gorabeherak jasan zituen lau egunez jarraian.

Asiako burtsek igoerekin itxi dute

Asiako burtsek igoera orokorrak lortu dituzte, nazioarteko burtsetan normaltasuna nagusi zela eta japoniako economía tsunamiak sortutako krisia espero baino hobeto gainditu zuela ikustean.

Tokion Nikkei indizeak % 1,37 igo da, edo 122,69 puntutan, eta 9.086,41 puntutan geratu da. Topix indizeak % 1,16 igo da, edo 8,93 puntutan, 777,12 lortu arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea