Ekonomia -
Milioi bat kilo
Hegaluzearen denboraldia 'oso txarra' dela esan du sailburuordeak
2009an 4,5 tona eta 2010ean 5,2 tona jaso zituzten bitartean, aurten bakarrik 1,33 tona deskargatu dituzte.
Erredakzioa
Jon Azkue arrantzako sailburuordeak hegaluzearen denboraldia euskal arrantzaleentzat "oso txarra" izaten ari dela esan du eta bere hitzak Bizkaiko eta Gipuzkoako kofradien buruek baieztatu dituzte.. Orain arte, EAEko portuetan 1.330.000 kilo baino ez dituzte deskargatu.
Radio Euskadin izandako elkarrizketa batean, harrapaketak 4,24 eurotan ordaintzen ari direla adierazi du Azkuek eta honek "denboraldia ondo ez doala" adierazten duela azaldu du.
2008an 6,4 milioi kilo eta 2009an 4,5 milioi kilo hegaluze bildu zituzten. 2010eko denboraldian aldiz, 5,2 milioi kilo jaso zituzten.
2010eko abuztua hegaluzearen arrantzarako hilabete txarra izan zela gogoratu du Azkuek, hala ere, denboraldia bukatzeko oraindik hilabete batzuk falta direla esan eta harrapaketen kopurua handitzea espero duela gaineratu du.