Ekonomia -

Koronabirusa

Espainiako BPGak erorketa historikoa izan du lehen hiruhilekoan, % 5,2

Erorketak Espainiako Bankuak egindako aurreikuspena gainditu du, % 4,7 jaitsiko zela aurreikusi baitzuen.

Behargin bat, eguneroko bere jardunean. Argazkia: Efe.
Behargin bat, eguneroko bere jardunean
Behargin bat, eguneroko bere jardunean. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren krisiak gogor kolpatu du Espainiako ekonomia, urteko lehen hiruhilekoan % 5,2 jaitsi baita, Estatistika Institutuak BPGaren datuak jasotzen dituenetik (1970) izandako erorketarik handiena. Orain arte, erorketarik handiena 2009ko lehen hiruhilekoan izandakoa zen (% 2,6).

Aurreko hiru hiruhilekoetan (2019ko bigarren, hirugarren eta laugarren hiruhilekoak) Espainiako ekonomia % 0,4 hazi zen. 2020ko lehen hiruhilekoan izandako % 5,2ko erorketa Espainiako Bankuak egindako aurreikuspena (% 4,7) gainditu du. Espainiako Bankuak “zuhurtzia handiz” egindako aurreikuspena zen, alor batzuetan jarduerak behera egingo zuela oinarri bezala hartuta egin zuelako.

Urtetik uretako tasari dagokionez, lehen hiruhilekoan BPGa % 4,1 jaitsi da, aurreko hiruhilekoan izandako % 1,8ko hazkundearen aurrean. Kasu honetan, ez du gainditu orain arte izandako erorketa handiena, 2009ko bigarren hiruhilekoan izandakoa (% 4,4).

Eskaera nazionalak BPGaren urtetik urterako bilakaeran duen ekarpena (-4,3 puntukoa da, laugarren hiruhilekoan izandakoa baino 5,6 puntu txikiagoa). Bestalde, kanpoko eskaerak 0,2 puntuko ekarpena egin du, aurreko hiruhilekoan baino 0,2 txikiagoa.

Lanpostuak

Lanaldi osoko lanpostuei dagokienez, % 1,9ko jaitsiera izan da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Aldaketa aurreko hiruhilekoan izandakoa baino 2,8 puntu txikiagoa da, eta horren arrazoia, Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, lan egindako ordu kopuruen aldaketan eta lanaldiaren murrizketaren eraginean dago (-% 3,1).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak COVID kasuak BPGd Euskadi