Ekonomia -
Iruzkina
Merkelen eta Sarkozyren erabakia, zuzena
Txanpon bakarrak, Moneta Batasunak, ez du luze iraungo batasun ekonomikorik gabe. Horregatik beharrezkoa da euroa erabiltzen duten 17 herrialdeen politika ekonomikoa ahal bezain beste, koordinatzea.
Jesus Torquemada
Merkelek eta Sarkozyk atzo onartutako erabakia, alegia, Eurogunearentzat Gobernu ekonomikoa osatzearen aldeko erabakia zuzena da.
Txanpon bakarrak, Moneta Batasunak, ez du luze iraungo batasun ekonomikorik gabe. Horregatik beharrezkoa da euroa erabiltzen duten 17 herrialdeen politika ekonomikoa ahal bezain beste, koordinatzea. Horretarako, herrialde hauetako buruzagiak, urtean bitan elkartuko dira. Baina Sarkozyk , eta, batez ere, Merkelek jarritako arauak errespetatuz.
Gasto publikoa kontrolatzea da helburu nagusia, eta Euroguneko herrialdeek, euren Konstituzioa aldatu beharko dute, kontrol hori derrigorrezkoa izan dadin.
Alegia, Alemaniak aurrekontuen disziplina inposatu du: euroan egon nahi duenak, Alemania izan beharko du, edo-eta gutxienez, alemanak bezain disziplinatua, ekonomia kontutan; bestela, eurotik kanpo geldituko da. Hilabete batzuk, edo urtebete pasako da, hau guztia martxan jarri aurretik. Epe luzerako erabakia izan liteke, baina akaso ez du Europa astintzen ari den ekaitz ekonomikoa baretuko.