Ekonomia -
Ministroen Kontseilua
Gobernuak murrizketa plan berria onartuko du gaur
Neurri ekonomiko berriekin 5.000 milioi euro aurreztu nahi dituzte eta horretarako farmazia gastuaren eta sozietateen errenten gaineko zergaren erreformak bultzatuko dituzte.
Erredakzioa
Ministroen Kontseiluak gastu publikoaren zorra murrizteko lege-dekretua onartuko du gaur. Plan berriari esker 5.000 milioi euro murriztu nahi dituzte, horretarako, farmazietako gastua arrazionalizatu nahi dute eta sozietateen errenten gaineko zergaren erreforma bultzatu nahi dute.
Zapateroren Exekutiboak albait arinen berretsi nahi du erreforma hori Parlamentuan, posible izatera datorren astean bertan. Horregatik ezohiko bilkura eskatuko du.
Neurri horiek Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak azalduko ditu Diputatuen Kongresuan, eta horrez gain, egungo egoera ekonomikoaren errepasoa egingo du.