Ekonomia -

Zor-jaulkipena

Altxorrak ia hiru milioi euro saldu ditu letretan, interes baxuagoan

Bigarren astez jarraian, Espainiako Altxorrak zor-jaulkipenagatik gutxiago ordaintzea lortu du, Europako Banku Zentralaren babesari esker.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Altxor Publikoak 2.941 milioi euro saldu ditu hiru eta sei hilabetetarako letretan eta bigarren astez jarraian, zor-jaulkipenaren interes tasa aurreko enkanteetan baino baxuagoa izatea lortu du.

Hori, batik bat, Europako Banku Zentralak lehengo astean Espainiako eta Italiako zorra erosi zuen espekulazioa eten eta euroguneko krisia lurralde horietara zabal ez dadin.

Ondorioz, Espainiako Altxorrak 5.700 milioi euro saldu zituen 12 eta 18 hilabeterako letretan, uztailean baino interes baxuagoan.

Espainiako Bankuak emandako datuen arabera, Altxorrak 805 milioi euro saldu ditu hiru hilaberako bonoetan % 1,38ko interes tasarekin, aurreko enkantean % 1,95eko interesa hartu zuten, eta 2.135 milioi euro saldu ditu sei hilabeterako letretan % 2,219ko interesarekin, aurreko aldian % 2,65 ordaindu behar izan zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea