Ekonomia -

Metro Bilbao

Ibarbengoako (Getxo) aparkalekua ekainaren 15ean zabalduko dute

Metroak Andra Mari auzoan izango duen geltoki berrian dago aparkalekua, Getxoko zazpigarren geltokian, alegia. Aparkalekuak 295 toki izango ditu.

Ibarbengoa (Getxo). Argazkia: Aitor Oviedo
Ibarbengoa (Getxo). Argazkia: Aitor Oviedo
Ibarbengoa (Getxo). Argazkia: Aitor Oviedo

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Garraio Partzuergoak Ibarbengoako (Getxo) aparkalekua martxan jarriko du ekainaren 15ean. Aldi berean, Bilboko metroaren 1 Lineako (Etxebarri-Plentzia) geltoki berria irekiko dute.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak agiri batean azaldu duenez, metroak Andra Mari auzoan izango duen geltoki berrian dago aparkalekua, Getxoko zazpigarren geltokian, alegia.

Aparkalekuko eta sarbideak hobetzeko lanak 36 hilabetetan bukatuko dituzte, eta 5,5 milioi euroko kostua izan dute, Garraio Partzuergoaren finantziazioarekin. Euskal Trenbide Sareak zuzendu ditu lanak, azpiegitura kudeatuko duen erakundeak, alegia.

Bilboko metroaren laugarren aparkalekua izango da Ibarbengoan; izan ere, Leioan, Etxebarrin eta Barakaldoko BECen beste hiru ditu metroak. 295 toki izango ditu lurrazpiko aparkalekuak, horietako 9 pertsona desgaituentzako eta beste 5 karga eta deskargarako.

Azpiegitura berriarekin inguruko bizilagunek garraio publikoa gehiago erabiltzea espero dute agintariek, nahiz eta metrotik urrun bizi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Bizkaia Metro Bilbao Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Garraio publikoa