Ekonomia -

Beherakada, 14 hilabetez

Hipotekak % 42, 4 jaitsi dira ekainean

Etxebizitzen gaineko hipotekek 3.576 milioi euroko kopurua gainditu zuten ekainean; beraz, urtetik urterako jaitsiera % 47,1ekoa izan da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzen gaineko hipoteken kopurua % 42,4 jaitsi zen ekainean, 2010eko hilabete berarekin alderatuz gero; 32.680 eragiketa egin ziren. Ondorioz, 14 hilabetez jarraian beheranzko joerari eutsi dio, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) jakitera eman duenez.

Horrela, hipoteken kopuruaren beherakada azkartu egin da berriro, maiatzean zertxobait gelditu ondoren; % 32,2 jaitsi zen. Etxebizitzen gaineko hipoteken batez besteko zenbatekoa 109.431 eurokoa izan zen; duela urtebete baino % 8,2 txikiagoa, eta maiatzean izandakoa baino % 0,5 baxuagoa.

Etxebizitzen gaineko hipotekek 3.576 milioi euroko kopurua gainditu zuten ekainean; beraz, urtetik urterako jaitsiera % 47,1ekoa izan da.

Jabetza erregistroetan jasotako lursailen gaineko hipoteken batez bestekoa 120.478 eurokoa izan zen, 2010eko ekainean baino % 0,2 altuagoa eta maiatzean baino % 1,2 handiagoa.

Aurrezki-kutxek eman zituzten hipoteka-mailegu gehien (guztien % 47,5), bankuen (% 37,7) eta beste finantza erakunde batzuen aurretik (% 14,8).

Erakundeei dagokienez, aurrezki-kutxek emandako hipoteka-maileguen batez besteko interes-tasa % 4, 22koa izan zen, eta batez besteko epea, 22 urtekoa. Bankuena, aldiz, % 4,21ekoa eta 21 urtekoa izan zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea