Ekonomia -

BPGren hazkunde tasak

Nazioarteko Diru Funtsak hazkunde aurreikuspenak murriztu ditu

Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, nazioarteko Barne Produktu Gordinaren hazkundea % 4,2koa izango da 2011an eta % 4,3koa 2012an, 0,1 eta 0,2 gutxiago, hurrenez hurren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Diru Funtsak 2011rako eta 2012rako munduko hazkunde tasak murriztu ditu, World Economic Outlook txostenaren azken zirriborroaren arabera.

Nazioarteko Diru Funtsak munduko BPG 2011rako % 4,2 haziko dela aurreikusi du eta 2012rako % 4,3, hala, ekainean egindako aurreikuspenak baino % 0,1 eta % 0,2 txikiagoa izango da hazkuntza.

Ekonomia aurreratuenak dira atzerapausorik handiena jasan dutenak, herrialde azeleratu berrien eta garapen bidean daudenen aurreikuspenak, berriz, mantendu egin dira. Nazioarteko Diru Funtsak ekonomia aurreratuenen hazkuntza "etengabekoa" izango dela aurreikusi du, baina politikak indartzen ez badituzte "hazkuntza ahula eta loturarik gabekoa" izango dela aurreratu du eta arriskurik handienak eurogunean eta AEBetan daudela adierazi du.

Euroguneari dagokionez, Nazioarteko Diru Funtsak % 0,1 jaitsi du 2011rako hazkuntzaren aurreikuspena eta 2012rakoa berriz, aurreikusita zegoena baino % 0,4 txikiagoa izango dela aurreratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea