Ekonomia -

INEren datuak

Inflazioak % 0,2 egin du behera eta % 2,9an geratu da abuztuan

Laugarren hilabetez jarraian jaitsi da inflazioa, erregaien eta lubrifikatzaileen prezioen beherakadak eraginda batez ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte arteko inflazioak laugarren hilabetez jarraian egin du behera eta % 2,9an geratu da abuztuan, uztailean baino % 0,2 gutxiago, Espainiako Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.

Kontsumorako Prezioen Indize aurreratuaren berri eman du INEk, eta zehaztu duenez, erregaien, lubrifikatzaileen, elikagaien eta alkoholik gabeko edarien prezioen beherakadak eragin du abuztuko KPI jaistea.

INEk KPI armonizatuaren datua ere eman du, Euroguneko estatuetan prezioen nondik norakoak kalkulatzeko erabiltzen den metodo bateratuarekin egiten dena, eta inflazioa abuztuan % 2,7an geratu da, aurreko hilean baino % 0,3 beherago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea