Ekonomia -

Gasteiz

Daewooko langileek lan erregulazioaren kontrako protestak hasi dituzte

Eusko Jaurlaritzari lan erregulazioko txostena ez onartzeko eskatu diote, horrek 147 langile kaleratzea ekarriko bailuke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Daewooko Gasteizko langileek mobilizazioak hasi dituzte gaur, Eusko Jaurlaritzari lan erregulazioko txostena ez onartzea eta Gasteizko Udalari enpresak aurrera jarraitzeko babesa ematea eskatzeko.

Daewooko langileak Andre Maria Zuriaren plazan bildu dira eguerdian. "Ez itxi!!" mezua zuen pankarta bat erakutsi dute, Hego Koreako multinazionalaren aurka oihu egin dute eta Eusko Jaurlaritzari lan erregulazioko txostena ez onartzeko eskatu diote, horrek 147 pertsona langabezian utziko bailituzke.

Kontzentrazioa egin baino lehen, enpresa batzordea Bilduko zinegotziekin bildu da, Gasteizko udaletxean. Alderdiak langileen aldarrikapenak babestuko dituela esan du eta udaleko beste alderdiekin akordio bat bilatzeko hitza eman du, enpresak bizirik jarrai dezan.

Atzo, langileen ordezkariek lan erregulazioko txosteneko kontsultaldia gelditzeko eskatu zioten Arabako Lan Ordezkaritzari, azken horrek gizarte babeserako planik (horrelako txostenek izan behar dute) ez duelako sartzen.

Bihar hirugarren aldiz bilduko da batzordea langileen zuzendaritzarekin, aurreko bileretan bi aldeek akordio batera iristea lortu ez dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea