Ekonomia -

Koronabirusa

Industriaren jarduerak % 39 egin zuen behera apirilean EAEn

Apirileko Industria Ekoizpenaren Indizeak behera egin du 2019ko hilabete beraren aldean industria sektore handienetan.

Industria. Argazkia: EiTB
Industria. Argazkia: EiTB
Industria. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko industria ekoizpenak % 39 egin du behera 2019ko hilabete beraren aldean, koronabirusaren pandemiak eragindako alarma-egoeraren ondorioz oinarrizkoa ez zen jarduera ekonomikoaren zati handi bat gelditu egin zelako.

Aurreko hilabetearekin konparatuz gero, hau da, 2020ko martxoarekin, EAEko industriaren beherakada % 25,7koa izan zen. Martxoan jada nabaritu zen urte arteko % 14,3ko beherakada, apirilekoaren erdia, hilabetearen erdialdera arte ez zelako alarma-egoera ezarri.

Eustat estatistika institutuak jakinarazi duenez, apirileko Industria Ekoizpenaren Indizeak behera egin du 2019ko hilabete beraren aldean industria sektore handienetan, ekipo ondasunak % 48,5 murriztu zirelako, eta tartekoak % 45,8.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Industria Eustat