Ekonomia -

Gasteizen

Esmaltaciones San Ignacio enpresako langileak kaleratu dituzte

Goizean ezin izan dute lan txanda abiatu, lantegiko ateak itxita aurkitu dituztelako. Enpresaren esanetan, ez dute dirurik eta Lan alorreko epaitegian enpresa ixteko eskaria aurkeztu dute.

'Esmaltaciones' enpresak lantegia ixteko txostena aurkeztu du

00:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Esmaltaciones San Ignacio enpresako langileek ezusteko txarra izan dute gaur goizean, oporren ostean lanera itzuli direnean enpresako ateak itxita baitzeuden. Langileei ez diete lanera sartzen utzi eta azkenean, zuzendaritzarekin bilera egin eta gero jakin dute, joan den astean enpresa uzteko eskaria aurkeztu duela zuzendaritzak, Lan Alorreko Epaitegian.

Esmaltaciones San Ignacio enpresako jabeen esanetan, ez dute dirurik eta itxi beharra dago. Hori argudiatuta aurkeztu du zuzendaritzak Lan alorreko epaitegian enpresa ixteko eskaria, langile batzordeko UGTko ordezkariak Paco Antunezek esan duenez.

Goizean ezin izan dute lan txanda abiatu, lantegiko ateak itxita aurkitu dituztelako langileek. Oporretatik itzuli direnean hori izan da aurkitu dutena, bakar batzuk oharra jasoa zuten etxean: opor mugagabeak zituztela eta ez itzultzeko lanera.

Etsita daude langileak, eta ez zuten halakorik espero; bigarren lan erregulazio txostenean egon arren, taldeko beste 5 lantegietan emaitza onak izan dira; ekoizpena Marokora eraman nahi dutela, hori da susmoa. Baina, ez direla urratsik eman gabe geldituko jakinarazi dute langileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea