Ekonomia -
Osoko Bilkura
Senatuak Konstituzioaren erreforma onartu egin du
Gaurko bileran ez dute talde parlamentarioen emendakinik onartu. Hala ere, biharko Osoko Bilkuran legebiltzarkideen emendakinak eztabaidatuko dituzte.
Erredakzioa
Senatuko Konstituzio Batzordeak administrazio publikoen defizita mugatzea helburu duen erreforma onartu du gaur goizean, eta Osoko Bilkurara igorri du.
Gaurko bileran ez dute talde parlamentarioen emendakinik onartu. Hala ere, biharko Osoko Bilkuran legebiltzarkideen emendakinak eztabaidatuko dituzte.
PSOEk, PPk eta Entesako ordezkariak testua babestu egin dute gaurko bozketan. Coalicion Canariak aurkako botoa eman du eta CIUk eta EAJk ez dute bozketan parte hartu, nahiz eta aretoan izan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea