Ekonomia -

Foru Aldundiaren aurreikuspena

Gipuzkoak % 3,6ko hazkunde nominala izango du 2012an

Aurreko gidariak "gure aukeren gainetik bizi izan dira" eta "zuhurtziagabeko kudeaketa" egin dute, eta horrek eragina izan du "datozen 20 urteetan" Gipuzkoako herritarren gain, Ugarteren esanetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurreikuspenen arabera, lurralde horrek % 3,6ko hazkunde nominala izango du 2012an; Gipuzkoako foru gobernua aurreikuspen horretan oinarrituko da datorren urteko aurrekontua, Bilduk boterea hartu zuenetik lehena, prestatzen hasteko.

Larraitz Ugarte Foru Aldundiko bozeramaileak prentsaurrekoan azaldu duenez, Foru Aldundiaren aurreikuspenen arabera Gipuzkoako ekonomiak % 3,6ko hazkunde nominala izango du 2012an, aurreko gobernuak 2011rako aurreikusitako berdina.

Ekonomiaren hazkunde nominalak salneurrien gorakada hartzen du kontuan, barne produktu gordin errealak ez bezala; BPG errealaren aurreikuspenaren arabera, EAEko ekonomiak % 1 egingo du gora, Euskadiko merkataritza ganberek joan den uztailean jakitera emandako azken kalkuluen arabera.

Foru Aldundiko Kontseiluak 2011-2013ko Ekonomia eta Finantza Plana gaurkotzea erabaki du foru erakundearen zorra murrizteko; izan ere, Ugarteren esanetan, 563 milioi euroko zorra dute, eta kopuru horri Bidegi elkarte publikoaren (900 milioi) eta Hondarren Patzuergoaren (290 milioi) zorra gehitu behar zaio.

Aurreko agintariak "gure ahalmenaren gainetik jardun dira" eta "kudeaketa arduragabea" egin dute, eta horrek "datozen 20 urteetan" izango du eragina Gipuzkoako herritarren gain, Ugarteren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea