Ekonomia -
SPRIrekin batera
Enpresa berrien sorrera bultzatzeko zerbitzua iragarri du Jaurlaritzak
Undak adierazi duenez, enpresa berrien sorrera bultzatzeko euskal zerbitzu berria sortuko dute, SPRIren laguntzarekin. Sailburuaren hitzetan, zerbitzu berria datorren urrian jarriko dute martxan.
Erredakzioa
Bernabé Unda Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak enpresa berrien sorrera bultzatzeko zerbitzu berri bat martxan jarriko dutela iragarri du gaur.
Undak 2011ko Ekintzaile Foroaren aurkezpenean egin du iragarpena. Datorren asteazkenean, BEC aretoan ospatuko da 2011ko ekitaldia.
Undak adierazi duenez, enpresa berrien sorrera bultzatzeko euskal zerbitzu berria sortuko dute, SPRIren laguntzarekin. Sailburuaren hitzetan, zerbitzu berria datorren urrian jarriko dute martxan.
Ekintzaileen informazio eta aholkularitza-eskaera guztiak bideratzea da bulegoaren helburua. Telefono eta helbide bakar bat bian jarriko dute, webgune berri baten bidez.
"Ekintzaileei eskainiko diegun laguntzan gainerako euskal erakunde eta agenteen ahaleginei gure ahaleginak ere gehitzen saiatuko gara, indarrak batzen direnean emaitzak askoz ere hobeak direlako ", Undak adierazi duenez.