Ekonomia -

2011 eta 2012 urteetarako

Europako Banku Zentralak hazkunde aurreikuspena jaitsi du

Tricheten hitzetan, % 1,4 eta % 1,8 artean (batez beste, % 1,6), haziko dira aurten euroguneko herriak.

Europako Banku zentralak interes-tasa bere horretan uztea erabaki du

01:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko herriek aurten eta datorren urtean izango duten hazkundearen aurreikuspena aztertu eta murriztu egin du Europako Banku Zentralak, merkatu finantzarioen tentsioen ondorioz.

Jean-Claude Trichet Europako Banku Zentraleko presidentearen hitzetan, % 1,4 eta % 1,8 artean (% 1,6, batez beste) haziko da aurten euroguneko herrien ekonomia.

Europako Banku Zentralak ekainean egindako aurreikuspenen arabera, aurten % 1,9 haziko ziren euroguneko herriak batez beste, % 1,5 eta % 2,3 artean.

Halaber, % 1,3ko hazkundea aurreikusi du batez beste 2012rako, % 0,4 eta % 2,2 artean.

Bestalde, aurtengo inflazio aurreikuspenari eutsi dio, eta 2012an jaitsi egingo dela uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea