Ekonomia -
Mahai Laboralaren bilera
Euskal Kutxen ''borondate eza'' salatu du ELAk
Kutxek ez daukatela negoziatzeko euskal esparrua aintzat hartzeko borondaterik uste du sindikatuak aurrezki-kutxetako Mahai Laboralaren bosgarren bileraren ostean.
Erredakzioa
Aurrezki-kutxek negoziazio prozesuak zuzenean eragindakoei, hots, euskal gizarteari, bizkar emanda ari dira prozesua egiten eta Kutxek ez daukatela negoziatzeko euskal esparrua aintzat hartzeko borondaterik salatu du ELAk, aurrezki-kutxetako Mahai Laboralaren bosgarren bileraren ostean.
Prentsa-ohar batean aurreratu zuen bezala, ELAk Mahai honen bileran konpromezu bat hartzeko eskatu die kutxetako ordezkariei eta gainerako sindikatuetako ordezkariei: hitzarmenaren lurralde-esparrua ezartzearren babes dezatela erreferendum bidezko kontsulta bat, baita bere emaitza onartzeko prestutasuna izan, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan kutxetan diharduten langileen artean.
Hiru kutxetan zuzenean eta zeharka lan egiten dutenen baldintzak ez okerrera egitea bermatzeko modu bakarra izanik, eskari honekin bat etorri dira LAB, ASPEM eta AV sindikatuak.
Bestalde, ELAk kargu hartu die kutxei eta indar politikoei, izan ere sindikatuaren iritziz euren arteko negoziazioa erabat ezkutuan ari baitira egiten. Hain zuzen, ELAk salatu du negoziazioa prozesua zuzenean eragindako herritarrei, hots, euskal gizarteari bizkar emanda ari dela gertatzen.