Ekonomia -

Finantza krisia

Greziaren kaudimen-gabezia ukatu du Merkelek

Alemaniako kantzilerrak bere gobernukideen jarrera deitoratu du "espekulazioa sustatu dutelako".

Angela Merkel. Argazkia: EFE
Angela Merkel. Argazkia: EFE
Angela Merkel. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Graziak kaudimengabeziaren ustezko adierazpen bat egingo ote duen espekulazioei ezezko biribila eman die, eta gobernuko bazkideei errieta egin die aukera hori sustatzeagatik.

"Greziari egin diezaiokegun mesederik handiena ez espekulatzea da; hartu dituen konpromisoak betetzera animatu behar dugu" esan du Merkelek RBB-Inforadio irrati publikoko elkarrizketa batean.

Eurogunea bateratuta mantentzeko "ahalegin guztiak" egin behar direla esan du kantzilerak, bestela "domino efektua gertatu daiteke istant batean" eta diru bakarraren egonkortasuna mehatxatuko luke "kontrolik gabeko prozesu horrek". "Horregatik lehen agindua kontrolik gabeko kaudimen-gabezia ekiditea izan behar du", horrek Grazian ez ezik, herrialde guztietan, hainbat herrialdeetan behintzat ere izango bailuke eragina", ohartarazi du Merkelek.

CDU alderdiko lider eta kantzillerak egin beharreko etxeko lanak egitekoesan dio Graziari, eta eurek "oso ondo dakitela egin beharra zein den" adierazi du. "Hitzak asko neurtu behar dituzte orain denek". Finantza merkatuetan urduritasuna da gutxien behar duguna. Segurtasun eza jada handiegia da", esan du Merkelek. Finantza eta ekonomia politiken % 50 psikologiari fagokio, gaineratu du.

Horrela, Gobernuko buruak bukatutzat eman du sortu den polemika, izenik eman gabe. Izan ere, koaliziokide dituen liderrek hainbat adierazpen egin dituzte, horien artean, Philipp Rösler Ekonomia ministro liberalak eta Horst Seehofer Bavariako gobernuburu eta CSUko presidenteak. Röslerrek ez zuen "behar bezala eginez gero Greziaren kaudimengabezia ordenatu bat" ezeztatu, eta Seehoferrek eurogunetik ateratzea exijitu zuen aurrekontuak eta zorrak kontrolatu ezin dituzten herrialdeentzat. Alemaniako finantza ministroak, Wolfgang Schäublek, nazioarteko merkatuek horrelako adierazpenekin "larriegi" erantzuten dutela ohartarazi zuen, horregatik "hitzontzikeriekin" urduritasuna handitzeak ez duela zentzurik esan zuen.

Rheinische Post egunkariak gaur Schäublen hitzak argitaratu ditu gaur, asteartea, eta bertan "Greziak bete behar dituen baldintzak oso zorrotzak dira, baina nahitaezkoak" adierazi du. "Greziaren esku dago konpromisoak betetzea. Hemendik aurrera espekulazioak ekidin behar ditugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea