Ekonomia -
Ibex 35
Espainiako burtsak % 2,53 gora egin du
Burtsak 7.800 puntuko maila berreskuratu du. Europako burtsek ere gora egin dute: Milan (% 2,2), Frankfurt (% 2,1), Euro Stoxx 50 (% 2), Paris (% 1,3) eta Londres (% 0,9).
Erredakzioa
Espainiako burtsak % 2,53 gora egin du eta 7.800 puntuko maila berreskuratu du, besteak beste, Europako burtsek izandako hasiera onaren eraginez. Bien bitartean, Alemaniak eta Frantziak Greziako krisiari aurre egin behar izan diote gaurko saioan. Estatuko zorraren arrisku-saria 358 puntutan mantentzen zen bitartean, IBEX 35 indizeak 193,50 puntu irabazi ditu, % 2,53. Ekitaldi honen hamaikagarren igoera handiena izan da eta urtarriletik metatu diren galerek % 20,54 egin dute behera.
Era berean, Europako burtsek gora egin dute: Milan (% 2,2), Frankfurt (% 2,1), Euro Stoxx 50 (% 2), Paris (% 1,3) eta Londres (% 0,9).