Ekonomia -

Euskal kutxen bat-egitea

Bildurekin lortutako akordioa 'ona' dela uste du Kutxako presidenteak

"Akordiorik zabalena lortzeko helburua hasieratik" izan duela adierazi du Xabier Iturbek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurkoa "egun pozgarria" dela esan du Xabier Iturbe Kutxako presidenteak, Bildurekin lortutako akordioak entitateko "interes talde ezberdinen atxikimendua" areagotu duelako, euskal aurrezki-kutxen bat-egiteari begira.

Gipuzkoako Ganberak, Adegik eta Elkargik hiru aurrezki-kutxen bat-egitearen inguruko jardunaldiak antolatu dute gaur eta Iturbek hitza hartu du bertan.

"Akordiorik zabalena lortzeko helburua hasieratik" izan duela adierazi du Kutxako presidenteak. Emaitza "oso ona eta pozgarria" izan dela, erantsi du Iturbek.

Hala ere, Bildurekin lortutako akordioa hiru aurrezki-kutxetako Kontseiluek onartu eta berretsi behar dutela gogorarazi du Iturbek.

Kutxak datorren ostegunean bozkatuko duela azaldu du. Entitateko "gobernu organoei zor dien errespetua dela-eta" adostutakoari buruzko "zehaztasun" gehiagorik emango ez duela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea