Ekonomia -
Saio hasiera
Burtsek behera egin dute saio hasieran
Nazioartea Greziari begira dago, eta inbertitzaileak Nicolas Sarkozyk eta Angela Merkelek Yorgos Papandreurekin egingo duten bileraren zain daude.
Erredakzioa
Ibex 35 indizeak behera egin du saio hasieran eta % 0,83 galdu du, Alemaniak, Frantziak eta Greziak gaur izango duten bileraren zain.09:10ean Espainiako hiriburuko burtsa 7.767 puntuko mailan kokatu da, indize orokorrak % 0,97 egin baitu behera. Ibex 35 indizeak % 21,24 egin du behera urte hasieratik.
Inbertitzaileak Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Yorgos Papandreu Greziako lehen ministroarekin izango duten hizketaren zain daude.
Mundu guztia Greziara begira dagoenean, Nazioarteko Diru Funtseko teknikari taldeen buruak, Europako Banku Zentralak eta EBk Greziako Gobernuak egin dituen erreforma-programak lortutako aurrerapenen berri emango dute.
Italian, berriz, Parlamentuan Silvio Berlusconiren Gobernuaren murrizketa plana bozkatuko dute gaur. 54.000 milioi euro murriztea ekarriko du.