Ekonomia -

Blancoren arabera

'Ondarearen zerga milioi bat baino gehiago dutenek ordainduko dute'

Blancoren hitzetan, 90.000 pertsonari eragingo die ondasunaren gaineko zerga, milioi bat euro baino gehiagoko ondasuna dutenei, hain zuzen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Blanco Espainiako Sustapen ministroaren eta Gobernuko bozeramailearen esanetan, Ministroen Kontseiluan datorren ostiralean berreskuratuko duten ondarearen gaineko zerga milioi bat euro baino gehiago dituztenek ordaindu beharko dute soilik, eta horrek 90.000 pertsonari eragingo die.

COPE irrati katean jakinarazi duenez, Gobernuak 1.000 milioi euro lortzea espero du zerga horren berrezarpenarekin.

"Ondare eta dirutza handiak dituzten jendea da. Baten batek uste badu ondare eta dirutza handiak dituztenek gehiago ordaindu behar ez dutela, eta hobe dela, adibidez, Gaztela-Mantxan, Madrilen edo Galizian bezala, irakasleak murriztea, esan dezala!, gaineratu du.

Hiritarren % 70 24.000 euro baino gutxia deklaratzen dute; ildo horretan, neurria berrezartzeak klase ertainen gainean izan dezakeen eragin kaltegarria ukatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea