Ekonomia -
Bizkaiko Aldundia
EAJ eta PP negoziatzen ari dira iruzurraren kontrako plan bat adosteko
Akordioa Arabako Aldundira zabal daiteke, ez baitu bat egiten lehendakariak zerga alorrean egindako proposamenekin.
Erredakzioa
EAJ eta PP negoziatzen ari dira Bizkaiko Aldundian zerga-iruzurraren kontrako plan bat adosteko asmoz, Radio Euskadik jakitera eman duenez.
Akordioa Arabako Aldundira ere zabal daiteke, lehendakariak zerga alorrean egindako proposamenekin bat egiten ez duten alderdien esku baitago. Gipuzkoako Aldundiak adostasun handiagoa erakutsi zuen lehendakariak egindako proposamenekiko.
EAJk eta PPk zuzenketak aurkeztuko dituzte sozialistek Bizkiako Batzar Nagusietan aurkeztu duten ekimenaren kontra. Hiru aldundien eta Jaurlaritzaren artean datuak trukatzeko koordinazioa indartzeko proposamena da bereziki gaizki ikusten dutena.