Ekonomia -
Gizarte-laguntzak
EAE, diru-sarrerak bermatzeko errenta altuena ematen duen erkidegoa
Euskadi eta Nafarroa dira diru-sarrerak bermatzeko errenta altuenak dituzten erkidegoak; 658 eta 641 euroko errentak, hurrenez hurren.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoan ematen dira diru-sarrerak bermatzeko errenta altuenak, EAEn errenta hori jasotzen duen pertsona bakoitzak 658 euro jasotzen baititu hilean.
Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera, diru-sarrerak bermatzeko errenta 658,5 eurokoa da EAEn (Estatuko handiena). Nafarroan, aldiz, laguntza hori jasotzen dutenek 641,4 euro jasotzen dituzte hilean.
Hirugarren tokian, Kanariak (472,16 euro hilean) eta, laugarrenean, Asturias (442,96 euro hilean) daude.
Diru-sarrerak bermatzeko errenta txikiena ematen duen erkidegoa Murtzia da; 300 euro hartzen dituzte hilean hori jasotzeko baldintza guztiak betetzen dituztenek.