Ekonomia -

Polonian goi-bilera

Krisia gainditzeko bankuak birkapitalizatu behar dira, Ecofinen ustez

Finantza sektoreari dagokionez, Ecofinek Europak hiru sektoreetan agintaritza izatean nahi du: baloreetan, aseguru eta pentsio funtsetan eta finantza erakundeetan.

Elena Salgado, Jean-Claude (NDF) eskuman duela. Argazkia: Efe.
Akordiorik gabe bukatu da Poloniako goi bilera

01:52

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Finantza ministroak "ados" jarri dira eta Europako bankuek kapitala handitzeko beharra ikusi dute zorraren krisiari aurre egiteko, Elena Salgado Ekonomia ministroak esandakoaren arabera.

Salgadore hitzetan, birkapitalizazio hori egiteko "ez dago kantitate zehatzik". Gainera, Nazioarteko Diru Funtsak (NDF), Europako bankuen galerak zor subiranoan islatzeko orduan, "ez du aipatzen" 200.000 milioi euroko kantitaterik.

Horrekin batera, Salgadok argi utzi nahi izan du Ecofinen gomendioak ez daukala, momentuz, Espainiarengan eragin zuzenik.

"Egungo egoeran, kutxek kapitalaren % 10 izango dute, baliabide pribatuak ez dituzten edota Burtsan ez dauden horik, hain zuzen. Era kapitalaren % 10 horrek momentu hauetako ezusteak arazo barik bete ditzake", azpimarratu du Salgadok.

Finantza sektorearen erregulazioa

Ecofinek finantza sektorea eta haren araudia aztertu eta hiru azpisektoreetan Europak agintaritza izatea eskatu du: baloreetan, aseguruetan eta pentsio-funtsetan, eta finantza erakundeetan.

Helburua "zor subiranoa eta finantza erakundeen egonkortasunaren arteko lotura haustea da", eta beharrizan hori ageria da azken hilabeetan merkatuetan zer gertatu den aztertzean. Bestalde, euroguneko herrialdeak ados daude finantza transakzioei tasa bat ezartzeko orduan, iragarri du Espainiako ekonomia presidenteordeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea