Ekonomia -
Fukushimaren ostean
Siemens enpresak bertan behera utzi ditu proiektu nuklearrak
Merkelen nuklearren kontrako politika jarraituz hartu du erabakia. Konpainiak Rosatom enpresa rusiarrarekin aliantza bat egitea hitzartu zuen, baina orain beste eremutara zabalduko dute akordioa.
Erredakzioa
Siemens enpresa alemaniarrak proiektu nuklear guztiak bertan behera uzti dituela iragarri du, baita Rosatom Rusiako konpainiarekin egingo zuen aliantza ere, Angela Merkel kantzilerraren Gobernuak ildo horretan hartutako politika berriarekin bat eginda.
Peter Loescher konpainiaren presidenteak iragarri zuen erabakia, Der Spiegel Alemaniako egunkariak zabaldutako elkarrizketa batean. Haren esanetan, hori da enpresak eman duen "erantzun" irmoa Alemaniak energia nuklearraren inguruan hartutako erabakiaren ostean.
Fukushimako erreaktorearen ezbeharrak, tsunamiak eta ondorengo lurrikarak Japonia suntsitu ostean (aurreko martxoan), eragin du Gobernu alemaniarrak 2022rako energia nuklearra erabiltzeari uzteko erabakia hartu izana.
Loescherren esanetan "mendeko proiektua" izan da erabakia, eta gaineratu du Alemaniako Gobernuak energia berriztagarrien erabilpena % 35 hazteko (2020rako) asmoa helburu onargarria dela.
Siemensek 2009an erabaki zuen Rosatomekin akordioak egitea, baina aliantzak Areva (enpresa frantziarra) Siemensen kide ohiarekin oztopo egin zuen. Siemensen erabakia gorabehera, enpresaren presidenteak ziurtatu du beste eremutara zabalduko dutela akordioa Rosatomekin.