Ekonomia -

Euskadirako aurreikuspenak

Confebaskek hiru hamarren murriztu du ekonomiaren hazkundea

EAEko patronalak iragarri duenez, urtea bukatzen denerako, 4.000 lanpostu galduko dira gurean. "Krisiaren amaiera oraindik ez da antzematen", baieztatu du.

Confebaskeko presidentea eta Nuria Lopez de Gereñu EAEko patronalaren idazkari orokorra. EFE
Confebaskeko presidentea eta Nuria Lopez de Gereñu EAEko patronalaren idazkari orokorra. EFE
Confebaskeko presidentea eta Nuria Lopez de Gereñu EAEko patronalaren idazkari orokorra. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Confebaskek murriztu egin du euskal ekonomiarako aurreikusitako hazkunde tasa. Hasieran batean % 1,3koa izango zela iragarri arren, bost hamarren murriztu eta % 0,8an kokatu du. Halaber, urtea bukatu orduko Euskadin 4.000 lanpostu galduko direla iragarri du.

Bilbon izandako prentsaurrekoan Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak eta Nuria Lopez de Gereñu EAEko patronalaren idazkari orokorrak esan dutenez, "krisiaren amaiera oraindik ez da antzematen".

Halaber, urteko bigarren hiruhilekoan euskal ekonomiak erritmoa moteldu egin duela eta lan merkatuak okerrera egin duela esan dute. Hori dela eta, langabezia tasa 1,7 puntu igo eta % 10,8ko mailan kokatuko da.

Confebasketik esan dutenez, industria ari da izaten euskal ekonomiaren alor dinamikoena, horren jarduera esportatzailea dela eta. Gainera, industriaren azpiko alor batzuk nazioarteko hazkundea aprobetxatzen ari dira krisitik irteten saiatzeko. Hala ere, esparru ekonomikoko eta industrialeko munduko adierazleen arabera, Europan eta EAEn geldialdi bat emango da datozen hilabeteetan eta horrek eragina izango du hazkundean.

Erreforma garrantzitsuen beharra

Horren harian Lujuak ohartarazi duenez, "garai txarrak" dira hauek hauteskundeen atarian eztabaida fiskalei buruz hitz egiteko, erreforma fiskalak "lasaitasuna eta adosteko denbora" eskatzen dituelako. Horrela, Ondarearen gaineko Zerga berreskuratu nahi izatea salatu du, "aurreztea" zigortu nahi delako. "Kapitala duenari inbertitzeko beldurra sartzen badiogu, ez da sendagai ona eta ez du lanposturik sortuko", azpimarratu du.

Enpresei eta familiei maileguak erraztearen alde agertu da Confebask, kontsumoa sustatu eta finantza-erakundeetan konfiantza berreskuratzeko, gastua eta defizita kontrolatuta. EAEko patronalak adierazi duenez, Administrazio publikoen gastua orekatu eta ongizate egoera moldatu beharko da. "Ezinezkoa da bidaiaririk izango ez dituen Abiadura Handiko Trenak inauguratzea edo hegazkinik ez duten aireportuak egitea, horrelako azpiegiturek ez baitute justifikaziorik, ezta justifikatu ezin diren gastuei aurre egitea ere", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea